|
|
Maskaradak
estilo ezberdinetako muntaiak plazaratu ditu bere ihardueraren zehar,
baina Taldearen ezaugarririk azpaigarrienak aukeratzekotan, salbuespenak
salbuespen, hauexek dira aipatu beharrekoak: Humorea eta Talde sortze
lana. Monstruo Sakratuak bereizgarri bi hauek ditu, bete betean.
"Marxkarada" izeneko aurreko antzezlanean, hau da, Marx Anaiei buruz egindako muntaian, Maskaradak humore mota berezia ikutu zuen, Humore Absurdoa delakoa. Euskeraz estilo horretako lehenengo ahalegina zen, eta beraz, ausarta. Pena merezi izan zuen arriskatzeak, publikoak ezin hobe erantzun bait zuen bi urtetan zehar. Hildo horretatik jarraitu nahi izan dugu, baina aurrekoan iturri bakarra erabili bagenuen, oraingoan askotatik edan dugu: Roland Dubillard, Groucho Marx, Ionesco.... denak, hori bai, gure beharren arabera moldatu eta filtratuak gure gustoko teatro ikuskizun bakar bat osatzeko. Baina ezin dugu ahaztu, azalpen honetan, Monstruo Sakakratuak tituluaren jatorria. Nondik datoz eta Zeintzu dira Monstruo horiek? Sakratuak ote dira benetan? Monstruo Sakratuak, Mendebaleko Kulturaren izen handiak dira, eta beraiei egindako milaka erreferentzien ondorioz dator tituloa. Elkarrizketa ero, solasaldi txoro, burutazio eta hitz jpkuetan garatzen dute testua bi aktoreek, eta xinplekeriaren mozorropean, egungo gizartearen iseka egiteko lizentzia osoa hartu dugu. On dagizuela |
| Zuzendaria:
CARLOS PANERA
Antzezleak: PATXO TELLERIA eta MIKEL MARTINEZ Testuak: PATXO TELLERIA
Argiak: JON MESPERUZA Off-eko ahotsa: RAMON FERNANDEZ DE CASTRO Soinu Teknikalaria: JUSTO OZAETA |
1993an estreinatua
|
|
Testu osoa (zip)