LOGALEA ZEUKAN EKILIBRISTAREN KASUA
Bernardo Atxaga - Maskarada


teatro-testuak.com

Testuak:  Bernardo Atxaga eta Maskarada  

Aktore-sak: 
Maite Arrese (Mª Txorakeri) 
Iñaki Agirre (Ekilibrista) 
Aitor Argote (Banbolinni) 

Musika: 
Juan Carlos Perez 

Zuzendaria:  
Karlos Panera


Maria
Txorakeri

ekilibristak
Piarres 
Champigon 





 




Banbolinni


01. Eskena: Off eta Mª Txorakeri. Aurkezpena.
02. Eskena: Ekilibrista zirkoko soka gainean.
03. Eskena: Banbolinniren bulegoan. Kontratazioak.
04. Eskena: Emanaldien jira arrakastatsua.
05. Eskena: Ekilibristaren etxea. Motorista. Lo egin ezina.
06. Eskena: Hegazkin pilotua eta Banbolinni.
07. Eskena: Abio istripua.
08. Eskena: Desertuan ere motorisat agertzen da. Lo ezina.
09. Eskena: Ekilibristaren etxea.
10. Eskena: Konponbidea eta lo gozoa.
11. Eskena: Off eta Mª Txorakeri. Epilogoa.


1. ESKENA

Off. Jaunandreak, mesedez eta faborez, eseri eta isilik egon. Denok espero zenuten unea heldu da. Zuekin, unibertsoko ipuin kontalaririk onena, Munduko andrerik xarmangarriena... Zuekin... (danbor erredoblea) Maria Txorakeri Señorita!!!
(Ez da inor azaltzen)

Off. Andreak eta jaunak, faborez eta mesedez, ixilik eta eserita egon. Zuekin munduko ipuin kontalaririk ospetsuena, unibertsoko andrerik xarmangarriena, zuekin Maria Txorakeri Señorita!!!... Maria Txorakeri!!!
(Maria Txorakeri azaltzen da, erosketarako poltsarekin)

MTx. Porrusaldarako, porrua ta patata, patata ta kandela
Marmitakorako, atuna ta tomate, tomate ta mantela
Arrosesnerako, arroza ta manteka, manteka ta kanela
Eta koparako, anisa ta txintxona, txintxona ta mistela.
(Lelo hau bere bururako ari da etengabe errepikatzen, memorian gordetzeko. Bapatean, ahaztu egiten zaio, duda bat etortzen zaio)

Eta tipula? Eta baratxuria? Eta karibeko limoi freskuak? Hau txorakeri txoroa! Nahastu egin naiz!
(Leloa hartzen du berriro. Bitartean, Off-ek hitz egingo dio)

Off. Maria Txorakeri! Zer diozu? Begira, teatroan zaude, eskenatokian, eta publikoa zure zain dago!!!

Mtx. Teatroan!!! Oh, barkatu... Konbidatuak ditut afaltzeko eta... nahastu egin... barkatu... Gainera niri teatroa asko gustatzen zait... "To be or not to be, that is the question" edo bestela (poltsatik azalore bat atereaz) "Azalore izan ala ez izan, hori da koska"!!! Eta Shakespearerekin jarraituz, ezagutzen duzue Maritxu ta Bartolorena? (Rok estiloaz) "Maritxu nora zoaz..." (Poltsatik porru bat atera eta bularrean sartutako labana bezela ipintzen du) "Oh, traidorea! Hil egin nauzu, baina ni heroe guztiak bezala hilko naiz: tente eta zapatak oinetan!"

Off. Maria Txorakeri!!! Ipuina kontatu behar duzu!

Mtx. Ah! Badakit, badakit! Kalabaza bihurtu zen printzearena! (Poltsatik kalabaza ateratzen du)

"Abrakadabra, dena aldrebes
Printze urdina kalabaza lez.
Nire ezpainaren musu batez
Printze bihurtu nahi ta nahi ez!"
(Ez da ezer gertatzen. Leloa errepikatzen du ostera ere)

Zer, printzea? Hor pasa behar duzu egun osoa?

Off. Maria Txorakeri Señorita! Logalea zeukan ekilibristaren kasoa kontatu behar duzu!!!

Mtx. Logalea zeukan ekilibristaren kasua... Kasua? Kasua... zakua... sagua... sakua... kasua... Kasu bat? (Poltsatik lupa ateratzen du) Pista bat behar dut! Pista, ziklista, analista, pista, pista... (Badoa)
(Podium batean Banbolini jauna azaltzen da)

Banbolini. Benbenuti, caro, carissimo publico! Molte grace hona etortzeagatik, a "Il Piccolo Circo Di Banbolini" Ehh Banbolini sonno io... je, je... Beno, e alora la funcione va a comenzare! Eseri, eseri zaitezte, tokirik onenak okupatuta daude, baina oraindik badago tokia! Comodo jarri zaitezte, comodo! E a continuacione... (M. Tx. ikusten du) Mamma mia, baina zuk zer egiten duzu in il medio de la pista?

MTx. Pista? Pista? Errebista, korista, taxista, pista, pista!!! Azkenean pista bat aurkitu dut!

Ban. Ma, ma... Signorina, mesedez... Joan zaitez, il publico, il caro, carisimo publico zai dago!!

MTx. Zu italianoa zara? Ah, Italia maite dut... Ah, Italiako botak! Erroma, Erromako kalamareak, Florenziako fluoreszenzia, eta Venecia, oh, Veneciako gondolak!!! (Banboliniren gainera igo eta gondolan egongo balitz bezela egiten du, kantatzen duen bitartean: "Oh, Sole mio..."

Ban. Ma... ma... Signorina, Questo e un circo, ulertzen? Elefanteak, lehoiak, artistak...

MTx. Artistak... Oh, artistak... (lángida) Nik ere artista izan nahi dut... Artista ez, izarra!!! Marlene Dietrich, Barbara Streisand, Blancanieves, Maria Txorakeri Señorita....

Ban. Bai, nola ez!!! Etorri gero nire bulegora, prego, etorri gauean... Froga bat egingo dizut, konforme? (Bultzaka kanporatzen du)

Mtx. Ikusiko duzu zein artista ona naizen! (Badoa)

Ban. Eta orain, il mio caro publico, Picolo Circoko artistarik handiena ikusteko parada izango duzue, ezaguna in tutto il mondo!!! Estokolmon izan zenean, txalo eta txalo. Konstantinoplan izan zenean, exitu ta exitu, eta Athenaseko Partenoian izan zenean, oh! Athenaseko Partenoian, txalo, exitu eta vitore!!! Eta gaur zuen aurrean duzue. Beraz........

eutsi respiracione
ez parlare
ez irentsi txisturik
ez mogitu dil posto
ez txiklerik maskare

Zuekin, il piu grande ekilibrista dil mondo. Ehun metrotara dagoen kable baten gainean tronpeta jotzen ibiltzen dakien ekilibrista bakarra. Avanti Maisu Piarres Champignon!!!

 

2. ESKENA

(Piarres, prest dago bere numeroa hasteko)

Piarres Chapignon. Megsi vocu, megsi vocu publico maitea... Eta orain, lanean hasi baino lehen, ea soka ondo afinatuta dagoen konprobatu behar dut... La afinacion, hori da nik esaten dudana, la afinacion e tres inpogtant!!! (Bibolin baten arkoa atera eta sokatik soinua ateratzen da) Tres bien! Orain sokaren tentsioa probatu behar dut... Hop! (soka zeharkatzen du, erdian jarri eta balantzaka hasten da, gero berriro txokora) Prest nago nire numeroa hasteko. Karolina!!! (tronpeta dator eta bere eskuetara heltzen da) Karolina, ma tronpet, sa va bian? (...) Nola? Ez da izango, ja, ja, ja... Ah, Karolina, ze gauzak dituzun... Beno, lanerako prest zaude? (tronpeta jotzen zeharkatzen du kablea. Erdian malabarismoak egiten ditu tronpetarekin. Txaloak) Vualà! Megsi vocuz! Eta orain, are zailagoa! Atansion!
(erdian jarri eta tronpetatik nota diferenteak ateratzen ditu, kolore diferentetakoak. Notak, musikaren arabera gora eta behera, alde batera eta bestera doaz. Txaloak)

Vualá! Megsi vocu, megsi vocu! Eta orain Banbolini zuzendari jaunak esan ohi duenez, Piu Piu, baina benetan Piu Piu Dificcile!!! Atansion!

Sokadantza


(Base erritmiko bat entzuten da, Rap tankerakoa. Piarres-ek rapeatzen du) 
Pentagrama bat behar dugu bost sokaz osatua bost sokaz osatua ezkerrean Sol klabeak ematen du tonua ematen du tonua. Ta konpas de konpasillo, ritmo porrokatua ritmo porrokatua eta orain melodia, hau da eskandalua! hau da eskandalua.

(Musikarekin, notak pentagramaren zehar ibiltzen dira)

Ban. (Offean) Eta honekin amaiera emango diogu gaurko emanaldiari. Txalo bat gure ekilibristarentzat!!!

 

3. ESKENA

Mtx. Bravo!!! Bravo, bravisimo!!! Nik ere artista izan nahi dut! Koloreko nota horiek bezala, pentagrama batean dantza egiteko! Edo tronpeta, aidean bueltak emateko, zorabiatu arte (Bueltak ematen ditu) Edo kablea, kablea bezain gogorra izan... eta ekilibrista bat gainean eusteko indarra eduki...

Off. Maria Txorakeri, non egon zara?

Mtx. Zirkoan!!! Zirkoan egon naiz!!!

Off. Baina ez duzu esan ba lehenago pista bat aurkitu duzula?

Mtx. Bai! Pistako artistak ikusi ditut!

Off. Baina ze pista ta ze artista?

Mtx. Artista! Hori da, nik artista izan nahi dut, nire izena neoiezko argitan ikusi, arrakasta izan... arrakasta...arrastaka... marrastaka, marraskilo, marraskilo bat, marraskilo bi... zenbat kilo marraskilo? Hau txorakeri txoroa, nahastu egin naiz!

Off. Zuk egin behar duzuna da "Logalea zeukan ekilibristaren kasua" kondatu!

Mtx. Kasua? Hori da! Nik pista bat neukan. Hara... Zita bat neukan... Ziztu bizian noa... Ziztu, piztu,pista malabarista, corista, alpinista...

(Eskenatokian Banbolini azaltzen da, spagettiak daramatza ontzi batean. Estalita daude. Noizean behin tapa altzatu eta usnatzen ditu. "Oh Sole Mio" kantatzen ari da).

BanbolinniBan. Ummmm Spagettiak! Spagetti goxoak!!! Spagetti delizioasoak!!! Spagetti apetitosoak!!! Spagetti a la Bolonesa, buono; a la Carbonara, meliore; a la Napolitana superiore... Ma il Spagetti a la Banbolini... mamma mia!!! (Eseritzen da, serbilleta jarri tapa altzatu eta eta telefonoak, RINNGGG) Mamma mia!!! Bai? Nola? Paris? Bai, bai, ondo entzuten dut... Piarres Chanpignon, bai, nire zirkoan... Kontratu bat Parisen? Bai, nola ez!!! Ekainean? Bai, libre gaude ekainean, bai! Han egongo gara, bai! Au revoire, au revoire!!! (Telefonoa eskegi) Una contratacione en Paris! hau ospatu egin behar dut! (Tapa altzatu eta Piarres azaltzen da) Piarres, Piarres, il mio caro ekilibrista! Famatuak gara, oso famatuak in tuto il mondo! Una contratacione en Paris!!! Hau ospatu behar dugu! Jan spagettiak nirekin!

 Pia. Megsi vocu, baina nire errejimena zaindu behar dut. Ekilibrista batek txanpinoiak jan behar ditu, txanpinoiak!

Ban. Beno, egin nahi duzuna, baina nik ospatu egingo dut, mamma mia!!! Una contratacione en Paris!!!

Pia. Ah, mon cheri Banbolini, ni ere pozten naiz, baina emozioak kontrolatu behar dira! Sante, serenite, tranquilite, hori da nik esaten dudana! (Paperak galduaz) Kontratu bat Parisen, Mon die!!!
(MTx sartzen da, Banbolinik berriro tapa estaltzen du).

HirurakBan. Nor arraio zara zu?

MTx. (Diba baten moduan) Maria Txorakeriesnovenka! Dantzaria. Munduko teatro handienetan ibiltzeaz nekatu naiz, hain da aspergarria... Zure zirkoan lan egiteko xelebrekeria okurritu zait, pottolo.

Ban. Ahhh... (sinesgogor) Ea, deleita gaitzazu...
(MTx musika ipini eta dantzan hasten da, baldarki. Ban-en besoetan bukatzen du.)

Artista! Artista in il tuo domicilio izango zara! Kanpora!!
(Telefonoak jotzen du, Ban-ek Mtx ateratzen duen bitartean Piarres telefonoan)

Pia. (Konturtatu gabe telefonoari esaten dio) Quell horror, quell espectacule lamentable!!! Inoiz ikusi dudan gauzarik baldar, dorpe, trakets, eta kankailuena zara, ja, ja, ja... (Telefonoaren bestaldekoari) Alo? Ohhh! Gui, gui, pardon, pardon... Ez, ez nintzen zurekin ari...Banbolini, zuretzat, Moscutik!!!

Ban. Alo? Champignon? Piarres Champignon? Il piu grande ekilibrista dil mondo? Bai, nire zirkoan... Nola??? Oh, ba.. itxaron momentu bat... (Emozioa disimilatuaz) Ez dakit libre izango garen... Uztaila, Uztaila... Ahh, ba... bai... Ba orduan Uztailean Moscun ikusiko gara. Spasiva, spasiva!!! Beste ekitaldi bat, eta Moscun!!! (Besarkada bat) Moscun spagettiak egongo al dira! (tapa zabaldu eta MTx sartzen da, biolinistaz jantzita. Beste biak ahozabalik gelditzen dira)

Mtx. (Doinu polakoz) Suposatzen dut ezagutzen nauzuela. Maria Txorakevitz naiz, bibolin jole aparta, ezin hobea. Ejem...! Pieza bat joko dizuet... (Bibolina jotzen hasten da, oso txarto, Banbolinik kapela kentzen dio eta lehengo berbera dela konturatzen da)

Ban. Zu? Zu berriro? Ospa hemendik, subito, andate via! (Telefonoak jo eta Piarresek hartu eta zuzenean ematen dio Banboliniri, MTx bota ondoren. Haserre samar dago) Bai!! Oh... Tokio... Bai, Chanpignon, bai... Abuztuan? Konforme... (Eskegi) Beste kontratu bat... Tokion... Eta orain bai, orain nire spagettiak jango ditut!!! (MTx sartzen da tximinoz disfrazaturik. Banbolinik burukoa kendu eta nor den ikusten du. Bitartean telefonoak jo du eta ekilibristak hartu du. Hizketan dago lasai lasai. Banbolini, berriz...)

Ban. Baina zer da hau? Zu? Zu berriro? Ospa, kanpora, andate via, esfuma zaitez, desintegra zaitez, sar zaitez komentu batean, baina utz nazazu bakean behingoz!!!

Mtx. Txiste bat? Txiste bat kontatuko dizut!!!...

Ban. Kanpora!!!! (Banbolini Piarresen aurrean jartzen da. Piarres bere jefea oso haserretuta daudela ikusten du)

Pia. Ejem... Oraintxe paratuko da Banbolini jauna...

Ban. (Telefonoa hartuz) Joan zaitez zu ere! Bakarrik egon nahi dut, ulertzen? Bakarrik! Nire espagettiak jan nahi ditut!!!

Pia. Ehhh Ni banihoan!!! Ondo lo egitera. Hori da nik esaten dudana: ekilibrista batek ondo lo egin behar du!!! Aur revoire!!! Eta bon apetit!

Ban. (Telefonoari) Nor da??? New York? New York? Barkatu, New York jauna, baina orain oso okupaturik nago, beste une batean mintzatuko gara!!! Good bai? Ze good bai ta ze... Arrivederchi!!!
(Eskegi egiten du)

Azkenean bakarrik!!! Nire spagettiak, nire spagetti gozo, apetitoso, deliziosoak... Hummm Hotz daude, baina berdin dio... (Jatera doanean, espagetiak dantzan hasten dira eta desagertu. Ostean telefonoa, serbilleta, kapela, aulkia eta mahaia bera ere joango zaizkio egan eginez)

 

4. ESKENA

Off. (Ahozpez) Maria Txorakeri... Maria Txorakeri... Ejemmm!!! ... Jaun andreak, gure historioan etenalditxo bat egin behar dugu. Ipuinaren protagonistak joan egin dira. Piarres Chanpignon eta Banbolini maleta egin, eta munduan zehar bere espektakuloa egiten ari dira. Batek daki non egongo diren orain: Bonbay edoParaguay... Pakistan edo Indostan, China, Indochina edo Conchinchinan... Eta protagonistarik gabe, ezin dugu ezer ere egin. Baina ez kezkatu, itzuli egingo dira, eta historioak aurrera segituko du.
(Maria Txorakeri azaltzen da, periodiko saltzailez jantzirik. Pantallan Paris, Moscu eta New York-eko siluetak ikusiko dira)

Mtx. Extra, extra!!! Piarres Champignon ekilibristak Parisen aurkeztuko du gaur bere azken numeroa! Extra, extra...
(Pariseko irudiak azaltzen dira)

Ban. (Off-ean) Merci vocu, merci vocu, Pariseko publiko maitea. Eta orain, denok espero zenutena, munduko ekilibristarik xarmangarriena. Atansion, sivuple! Zuekin, Maisu Piarres Chanpignon!!!

Mtx. Irakurri! Irakurri azken berriak! Il Picolo Circo di Banbolini Moscura ailegatu da jadanik!!! Irakurri azken berriak...
(Moscu-ko irudiak)

Ban. (Offean) Incredibile!! Incredibile, maisu Piarres!!! Spasiva Moscutar lagunok!!! Eta orain, Piu dificile ancora: begiak estalita!!! Aurrera, tovarich Piarres!!!

Mtx. Notizia bero beroak!!! Piarres Campignonek gaur bere jira arrakastatsuari bukaera emango dio New York-en!!! Notizia bero beroak...
(New York-eko irudiak)

Ban (Offean) Txalo bero bat gure ekilibristarentzat! Thank you very much, ladies and gentelmen. Eta honelaxe bukatzen da gaurko espektakuloa. Good Bay, New York, Arrivederci, America!!!

 

5. ESKENA

Mtx. (Detektibez jantzita azaltzen da, Bogart-en estiloan mugitzen da) Ei, lagunak, akabatuta nago. Apuro latz batean aurkitzen naiz. Lagunduko didazue? Ekilibristaren kasua argitu behar dut, baina ez dakit zer gertatu zaion. Sekuestratu dute? Kabletik erori da? (Publikoarengana doa) Eh, zu ta bion artean... esan, zer dakizu ekilibristaz? Nongoa da? (beste bati) Eh, panpoxa, esan, ze koloretakoa du ilea? (Beste bati) Txokolatinak gustatzen zaizkio? / Non ikusi duzue azkeneko aldiz? New York-en? ea ea... "Harrapatu dute in New York, baina nik ez dakit nork!"Oh, ze txarra! Praktika galtzen ari naiz... / Eh, motel, norekin zihoan? / Zer egiten zuen han?/ Eta zu non egon zara azkenengo egun hauetan, zein da zure koartada? / Zuk zergatik egiten duzu barre? Zelako hortzak! Dentista zara, akaso? Esan dentista, emaidazu pista, non dago ekilibrista?/Baina zer dago hemen? (Nonbaitetik txanpinoi lata bat hartzen du) Hara, hara... oker ez banago (Usaindu egiten du) txanpinoi lata bat da... ajá! Eta hatz daktilareak ekilibristarenak dira! (Mukizapia atera eta lata bildu egiten du) Eta zuek, lagunok, txanpinoi bat aurkitzen baduzue, kontuz! Arriskutsuak dira! (Badoa)
(Ekilibristaren logela azaltzen da)

Pia. Hop! Etxean naiz azkenean. Munduko hotel garestienetan egon naiz, baina norberaren etxea bezalakorik ez dago. O la la!... Ah, ze gose naizen! Txanpinoiak hozgailuan izango ditut, nire zain. Txanpinoiak, hummm Ce ca nik esaten dudana: santé, serenité, tranquilité... eta nola ez, txanpinoiak! Hop! Hori da mon secret!

Ohera sartu baino lehen, afaria eta ariketak (Tai-tsi moduko zerbait egiten du) Eta orain, maleta prestatu behar dut. Bihar lan garrantzitsua daukat: Afrika zeharkatu behar dut abioneta baten gainean ekilibrioak egiten! (Maleta prestatzen du) Eta orain, lo egitera. Hori da nik esaten dudana: ekilibrista batek ondo lo egin behar du: principalment ondo lo egin. (Argiak amatatu eta lo egiten du. Hasieran bildotsak daude, hesia saltatzen. Geroago, motorista sartzen da. Esnatzen da, argia pizten du) Hara! Qués que ce? Lelokeria bat irudituko zaizue baina lehiotik motorra sartu dela iruditu zait! Zuek ikusi duzue? (Haurrei) Bai? Nondik? La fenetre? Ba itxi egingo dut eta kitto problema! Eh, itxaron! Segenite, Piarres... Motorista bat motorra eta guzti lehiotik sartzea, e totalment imposible... Ez dago ezer, ja, ja, ja... Hau zozokeria! Ametsa izan da... ametsa, ulertzen duzue? Motorista bat lehiotik sartzea, ja, ja, ja, ze pitokeria! Berriro lo egin eta kitto problema! (Berriro argia amatatu eta motorra sartzen da. Argia pizten du) E... ez zait ba berriro iruditu motorra sartu dela? Zer da hau? Ametsa? Errealitatea? (Haurrei) Zuek ikusi duzue?... ez ta? Ba agian arrazoia duzue, itxi egingo dut la fenetre, eta kitto problema! (Ohean sartu eta argia amatatzen du. Motorra berriro) Ai mon dié! Qués que cé? Ametsa da? Benetakoa da? Put etre que je sui totalment txoratuta? Ezinezkoa da! Motorra lehiotik sartzea ne pa posible! Baina hala gertatu da, ez ta? Zuek ikusi duzue... ez nago txoratuta!!! Edo bai... Ai ama! Lo egin behar dut!!! Bihar oso lan dangerous daukat!!! Afrika zeharkatu abioneta batetik zintzilik! Ez ba dut lorik egiten nekatuta egongo naiz, eta nekatuta banago, ziplo lo geratuko naiz abionetatik zintzilik, eta ziplo lo geratzen banaiz, buruz behera eroriko naiz, eta buruz behera erortzen banaiz, lurrean jota puska puska eginda geratuko naiz, Mon die!

 

6. ESKENA

(Maria Txorakeri azaltzen da abiadorez jantzita)

MTx. Abotsa!!! Abotsa!!! Non zaude? Hau txorakeri txoroa! Abotsa bilatu behar dut. Non zaude, abotsa?... Beno, ba nik jarraituko dut ipuina kontatzen. Urrunetik abots bat entzuten zuen ekilibristaren historioa kontatuko dizuet. Bazen behin ekilibrista bat, abots bat urrunetik entzuten zuena, eta abotsa zegoen tokirantz ibili eta ibili eta orduan eta urrutiago entzuten omen zuen abotsa...

Off. Maria Txorakeri, ez da hori kontatu behar duzun ipuina!

Mtx. Ba, behin batean, ekilibrista gorritxu basora sartu zen, eta orduan otsoak esan zion, nora zoaz, ekilibrista gorritxu, ba amonaren etxera...

Off. Hori ere ez!

Mtx. Ba... Badakit! Ekilibrista, egurrezkoa zen, marioneta bat! Eta gezurra esaten zuenean sudurra luzatu eta luzatu egiten zitzaion... eta orduan karpinteria bat montatu zuen eta...

Off. Ez ta hori ere...

Mtx. Ez, eh? Hau txorakeri txoroa, hau zozokeri zozoa, hau lelokeri leloa, nahastu egin naiz... Eta gainera, nik ez dut ipuina kontatu nahi, ze demontre!
(Eskenatokia orain aerodromo baten angar bat da. Banbolini azaltzen da, zai dago, urduri. Maria Txorakeri-ri)

Ban. Lasai, berehala etorriko da... (Desenkusatzen) Io no se zer gertatu zaion, baina ziur izango duela una buona razone... Piarres Alkatxof e una persona molto seria e responsabile! (Publikoari) Arratsaldeon Jaun andreak!!! (Bere kolkorako) Baina non arraio sartu da madarikatu hau? (Publikoari) Ejem.... Ba... Maisu Piarres Txanpignon-ek gaur egin behar duen ariketa non e dificile! E piu dificile ancora! Abioneta baten gainean Afrika zeharkatu! Incredibile ma e vero! Eta Piarres Chanpignonm datorren bitartean, abioneta gidatuko duen pilotoa aurkeztu nahi dizuet. Amerikatik etorri da numero honetan laguntzeko. Munduko pilotorik onena da: Meri Jein Mac Txorakeri!!!

MTx. Well, well, well, very very well (Haserre) Eta ekilibrista hori non dago, eh? Zortziretan esan zenuen, eight oclock! Eta bederatzi terdiak dira! Where is the puntuality? Where is the formality? Where is the profesionality?

Ban. Lasai, ez arduratu, berehala etorriko da... Ez dakit zer gertatu zaion... Oso puntuala izaten da... (Denbora egiteko) Eta abioneta, prest dago? Tuto presto? Gasolina?

MTx. It is O.K.

Ban. Altimetroa?

Mtx. It is O.K.

Ban. Bokatak?

Mtx. What?

Ban. Zera, Sandwichak...

MTx. Ah... OK ere

Ban. Mukizapiak, bufanda, txanoa, hortzetako zepilloa...

MTx. (haserre) Eta ekilibrista???

(Piarres azaltzen da.)

Ban. Hor dago. Azkenean etorri da. Txalo bero bat gure abenturero ausartentzako! (Piarresi) Jakin al daiteke ze demontretan ibili zaren, ganorabako halakoa??? (Piarres oso nekatuta dagoela nabari da)

MTx. Ez dago galtzeko denborarik. Berehala irten behar dugu! It is very late! Siroko haizea altzatzen hasi da eta oso dangerous da! Good bai, see you later! (Ekilibristari heldu eta eramaten du. Banbolini bakarrik geratzen da)

Ban. Bai, bai, good bai... Zera... , arrivederci..., adio... agur... (Publikoari) Zer gertatzen zaio Piarresi? Tentelduta ematen du!... (Piarresi) Sorte on! Eta kontuz! E molto periculoso! (Publikoari) Jaun andreak, carisimo amici, il piu belo espectaculo dil mondo berehala hasiko da. Jarri kronometroak martxan, berrehun ordutako bidaia berehala hasiko da eta... (Katalejoaz) Baina begira! Abioia altzatzen hasia da! Eta ekilibrista eserlekutik altzatu da! Iksi. ikusi eta dastatu, dastatu eta gozatu!!! (Abioia aideratzen eta ekilibrista eserlekutik ateratzen ikusten da, itzal eta retroproiekzioen bidez)

 

7. ESKENA

(Basamortua ikusten da. Abioia pasatzen da. Ekilibristaren zurrungak entzuten dira. Ondoren, pilotoaren abotsa)

MTx. Ekilibrista! Ekilibrista! Are you O.K.? Whats the matter! Esnatu! Esnatu! (Ekilibrista erortzen da)

MTx. Parakaidasa! Zabaldu parakaidasa! Txirringola sakatu!!! (Jausgailuan erortzen ikusten da)

Mtx. Meri Jein basera deika! Meri Jein basera deika! Problemak ditugu! Ekilibrista abionetatik erori da! Basamortuaren erdian gaude. Entzun, nire posozioa 13 latitudean eta 24 lonjitudean da. Ekilibrista lokalizatzera noa... Larrialdiko lurreratzea egin beharko dut. Zorte ona opa egidazue... (Abionetak lurreratze kaskarra egiten duela ikusten da).

 

8. ESKENA

(Piarres lurrean dago, basamortuan)

Pia. Oh, mon die! Zer gertatu zait? Ez dut ezer gogoratzen... Abionetaren gainean lo geratu naiz, eta orain hemen nago.... basamortuan, bakar bakarrik... Piloto!!! Non zaude, piloto????

MTx. (Bere atzetik azaltzen da) Hemen nago!!!

Pia. Oh! Eskerrak aurkitu nauzun. Bian, goazen hemendik!!!

MTx. Zu ez zaude oso OK burutik! Abioneta apurtuta dago, is broken! Hemen geratu beharko dugu gau osoan! What a pitty, what a pitty! Eta nork ordaiduko dit guzti hau? (Fakturak egiten hasten da) Elizea puskatuta,kabina kraskatuta, altimetroa birrinduta, hegoak zart eginda eta irratia txiki txiki eginda! Zorionez kontrol dorreari abisua pasatu diot... Baina dena den, hemen geratu beharko dugu gau osoan. (Ekilibrista lo dago) Sleeping zaude? Honek bai patxada! What a pitty! What a pitty!
(Piarres lo dago, MTx. esnaturik. Motorista azaltzen da. MTx-k ez du ikusten. Piarres esnatzen da.)

Pia. Mon die! Hemen ere bai! Motorista hori! Ne pa posible!

MTx. Zer diozu?

Pia. Mororista! Motorista aidean, hemen ere! Mon die! Basamortuaren erdian!

MTx. Motorista bat, hemen, basamortuan? Eta aidean? Oh, my God! Ametsa izan da...

Pia. Ez, ez da ametsa! Benetakoa da!

MTx. Zu ez zaude oso O.K. burutik! Nik ez dut ikusi, inor ez du ikusi, zuk bakarrik ikusi duzu, beraz, ametsa da! OK?

Pia. Bai, arrazoia duzu... Bon nuit...

MTx. Hummm... Good night... (Berriro motorra azaltzen da. Piarres ikusten du, baina MTx lasai asko)

Pia. Oraingoan bai! Orain bai, ikusi duzu, ezta?

MTx. Ikusi? Zer ikusi behar nuen?

Pia. Motorista!

MTx. Berriro horrekin! My God! Txoro honekin pasa beharko dut all the night!

Pia. Ez nago txoratuta... Zuek ikusi duzue, ezta? (Haurrei) Ikusten? Ez nago txoratuta!!! (Badoa)

MTx. My God! Zuek ere ez zaudete oso O.K. burutik! Motorista bat basamortuan... Hori txorakeri txoroa! Hori xinplekeri xinplea! (Publikoari) Ea, nork ikusi du motorista? Aj<\a>! Exeri daitezela motorista ikusi duten guztiak eta zutitu daitezela beste guztiak. Edota exerita gera daitezela motorista ikusi ezdutenak. Ez. Erreferenduma egingo dugu. Motorista ikusi dutenek boto urdina; motorista ikusi ez dutenek boto gorria eta gainontzekoek boto sekretua... ez, ez, hobeto...

 

9. Eskena

Off. Maria Txorakeri, zertan ibili zara?

MTx. Ba...

Off. Eta ipuina? Non dago zure zorioneko pista hura?

MTx. Pista? Pista, radiofonista, entrebista, periodista... Periodista! Agur, ekilibristaren etxera noa! Entrebista bat egin behar diot!

Off. Ez, ez zaitez ekilibristaren etxera joan...Oso txarto dago. Lo egin behar du, atseden hartu... Orain astebete ekarri zituzten bera ta pilotoa, eta ordutik hona Piarresek ez du batere lo egin. Gauero motorista bat azaltzen omen zaio eta... Maria Txorakeri... Maria Txorakeri, non zaude? Ezinezkoa da! Emakume txoro hau dena aldrebesten, konplikatzen eta ankaz gora jartzen ari da.

Ban. (Goxo hitz eginez) Il mio caro Piarres, zer duzu? Zergatik egiten dituzu gauza arraro horiek? Kamisoia aldrebes jantzi duzu, irratiarekin entsalada bat egin duzu, eta txanpinoiak sonbreroan egosi dituzu! Bihar lanera bueltatu behar duzu eta fresko fresko egon beharko zenuke... Maleta... prestatu duzu maleta? (Piarresek erakusten du) Beno, gutxienez, maleta prstatu duzu... hori oso ondo dago! (Lo gelditzen da Piarres) Hori da, lo egin, lo egin.. Arrivederci, ni banoa, ondo lo egin... (Mtx azaltzen da) Baina nor zara zu? Kanpora, subito! Ez duzu ikusten gaixo dagoela? Lo egin behar du!

MTx. Arratrsaldeon, Maria Mamamoto Txorakeri naiz, Txin Txin egin de Pekin egunkarikoa, eta entrebista bat egin nahi diot Piarres Chanpignon-i,esklusiba mundiala! Gaixo dagoela esan duzu?

Ban. Periodista!!?? Ohhh... Gaixo? Nor dago gaixo? Ekilibrista? Ma no, cosa dici, Oso ondo dago, ederto, ezta, Piarres? Piarresi siesta egitea asko gustatzen zaio... Beno... ba egiozu entrebista hori, baina azkar, mesedez...

Mtx. Bost minutu baino ez. Ekilibrista jauna, lo egiten duzunan submarinismoa egiten duzu?

Ban. (Ekilibristaren papera hartuaz) Ze... zergatik galdetzen duzu hori?

Mtx. Honegatik (Oheazpitik aleta bat ateratzen du)

Ban. Ahhh, badakizu, artistak...

Pia. Txanpinoiak, yoga...

MTx. Mundu guztian komentatzen da motoristaren historio hori... Esaidazu, egia da, ametsa, espejismo bat?

Ban. Gezur hutsa, gezur galanta!

Mtx. Norena da maleta hau?

Ban. Ekilibrista jaunarena. Berak bakarrik prestatu du.

Mtx. Eta zer eramaten du ekilibrista batek bere maletan?

Ban. Ba... ekilibristaren zapatilla bereziak (Katiuska bat ateratze du), eskunarru fin finak (Fregatzekoak) eta bere hortzetako zepiloa (Mtx.-ek arroparako zepiloa ateratzen du) Mamma mia!

Pia. (Txanpinoiekin sartzen da) Lo egin, lo egin... (Mtx-ek txanpinoiak hartzen dizkio)

Mtx. Eskelikasko... Eta nolakoa da motorista hori? Dotorea, horteroa, heavya, punkia, rokabilia, pret a poter?

Pia. La fenetre, ferme la fenetre...

MTx. Oso ondo... Konpetentziak zera komentatzen du, guzti hau ipuin txinoa dela, zure karrera amaituta dagoela, eta disimulatzeko historio hau asmatu duzula...

Pia. Motorista!!! Motorista!... Mon die!

MTx. Ajá, hortara iritsi nahi nuen nik!!! Esaidazu, zer gustatzen zaizu gehiago, alambrea, kolumpioa, barra, soka, dantza soka, baratxuri sopa ala txipiroiak saltsan... Aizu, txanpinoi hauek zer dute... aj!!! Tinta txina!!!

Ban. Oh, badakizu, Piarres-en espezialitatea.... Frantses sukaldaritza berria...

Pia. La fenetre, ferme la fenetre!

MTx. Egia da zure tronpetak koloreko notak ateratzeko laranjak, limoiak eta patatak jan behar dituela?... Egia da ekilibristak oso desekilibratuta zaudetela? Badagolarrosakoloreko hipopotamorik? Nola egiten dute kokodriloek negar?... (Banbolini azaltzen da)

Ban. Eh, zu, nor zara? Cosa fae hemen? Utzi pakean ekilibrista jauna! Lo egin behar du, deskansatu, bihar lanera itzuliko da, eta oso numero periculosoa egin behar du!! Kanpora, subito, andate via, esfuma zaitez!!! (MTx. badoa) Ohh Piarres, il mio caro amico, per favore, bihar ondo egin behar duzu, bestela io sonno arruinato! Ea, ba lo egizu... (Seaska kanta bat kantatzen dio, italianoz. Lo dagoenean badoa. Ekilibrista bakarrik geratzen denean mororista azaltzen da. Ekilibrista altzatu eta motorista harrapatzen saiatzen da, alferrik. Imajina konjelatu egiten da, eta Maria Txorakeri sartzen da)

 

10. ESKENA

Mtx. Pistaren atzetik nabil... Pista... pista... Ajá, lehioa irekita dago... Lehiotik sartuko zen motorista? Ikus dezagun ohe azpian... Hara! Pista bat aurkitu dut azkenean! Oso garbi dago dena... Ekilibrista, motorista, tronpetista... Ea ba... Motoristak tronpeta bat erosi zion ekilibrista bati... ez, ez... Ekilibrista batek motorista baten tronpeta... ez, ez... Tronpeta batek...
(badoa. Eskenak aurrera jarraitzen du, baina orain ekilibristak tronpeta ikusi du ohe gainean)

Pia. Karolina, ma tronpet! Aspaldiko partez! Ah, jakingo bazenu ondo... Zu desagertu zinenetik dena txarto joan da, nire bizitza frakaso hutsa izan da... (tronpetak hitz egiten dio) Zer? Zer diozu?(...) Oui, benetan? Oh, la, la! Quelle idea! Karolina, munduko tronpetarik onena zara! Ea... orain etor dadila motorista hori, ikusiko duzue... (lo egitearen plantak egiten ditu, eta motorista sartzen da. Orduan ihestutuan tronpeta ezartzen du. Zarata beharean, musika goxoa entzuten da orain) Oh, qu'est que c'est? Hau musika goxoa! Hau musika ederra! Hau musika xarmangarria! Ohhh... Ohhh Hau logurea! Uste dut... ohh ... uste dut berehala ziplo lo geratuko naize... (Lo gelditzen da)

 

11. ESKENA

(Maria txorakeri sartzen da eta teloia ixten du)

Mtx. Harrapatu egin dut! Motorista harrapatu dut! Azkenean argituko dut kasu hau! Zuek nor dela uste duzue? Zirkuko artistaren bat? Edo beste zirku bateko ekilibrista bat, inbidiagatik, edo... edo extraterrestre bat, bere laser pistola eta guzti... Edo auskalo! Agian Banbolini bera... ez, ez... Banbolini potoloegia da motorrean hegan egiteko...

Off. Maria Txorakeri, ixildu zaitez, historia amaitu da jadanik.

Mtx. Amaitu? Et, et, et... ze amaitu eta ze bukatu! Eta motorista? Zer gertatzen da motoristarekin, eh? Nik nor den jakin nahi dut, eta non ikasi duen motorrean hegan egiten, eta ze koloretako galtzerdiak dituen...

Off. Baina... Motorista ez da benetakoa. Ametsa da, imajinazio hutsa... Ez du existitzen!

Mtx. Ez, eh? (Teloiaren bestaldera begiratuz) Ezetz, eh? Ja!!! Lagunak, honek adarra jo nahi digu. Hortxe dago motorista, ikusten ari naiz, ia ia ikutu dezaket.

Off Baina ze kasketa gogorra duzun! Tira, egin nahi duzuna... Ah, eta goraintziak eman motoristari, nire partez, ja, ja, ja... Motorista benetakoa, ja, ja...

Mtx. Hori da, zoaz eta utz nazazu pakean. Eta orain zuek erne ibili, eh? Motoristak ihes egin nahi badu, lagundu harrapatzen. (Teloia zabaltzen du) Aja!, zer esaten nizuen? Imajinazioa zela, eh? Ametsa zela? Abots gezurti tranposoa... (Motoristari arropa kentzen hasten da eta hau desagertu egiten da) Baina non dago? Ezin dut ikutu... Nire eskuetatik desagertu da... Orduan, ez zen benetakoa? Ametsa zen?

Off. Hori da, Maria Txorakeri... Eta orain amaiera emango diozu ipuin honi?

MTx. Beno... Ba behin tronpeta tuboeskapean sartuta, bukatu ziren motor zaratak, zalapartak eta durrundaiak. Gau horretatik aurrera, ekilibristak berriro ondo lo egin zuen, Banboliniren zirkora itzuli eta mundu osoko artistarik famatuena bihurtu zen. Eta... eta ni aspertzen ari naiz ipuin honekin.. Gainera erosketa batzu egin behar nituen... ea ba:
Marmitakorako atuna ta tomate tomate ta mantela
Porrusaldarako porrua ta patata, patata ta kalabaza...
Aja! Kalabaza...


Eta hau hola ez bazan, sar nazatela kalabazan
.

 
Amaiera

 

teatro-testuak.com

Egilea: Joseba Barrenetxea