LAZAROREN BERPIZKETA
Misterio de Bufo
 
teatro-testuak.com


Egilea
Dario Fo
"Misterio de Bufo" izeneko bakarrizketetako bat

Itzultzailea
Patxo Telleria
 

- Aizu, parkatu! Hau al da Lazazoren mirakulua egin behar den hilerria?

- Bai, bai, hauxe da.

- Seguro Lazaroren mirakulua dela? Hiru egun hilda daramatzan horrenaz ari naiz ni, Jesusek bere hilabiaren gainean zeinu batzu egin eta berpiztu egiten denaz. 

- Baietz, ba. Horixe bera. Sartu nahi izanez gero bi txanpan ordaindu beharko duzu.

- Bi txanpon! Zergatik bi txanpon?

- Hilerri honetako atezaina nauzulako, eta zerbait kobratu behar dudalako istilu guzti honek ematen didan gehigizko lanaren ordainean. Jakina! Zuentzat oso erosoa da. Hona sartu eta nahi duzuen txokoetatik ibiltzen zarete, belarra zapaldu, lurrean txistu egin, hilobien gainean eseri, gurutzeak bota, eta gero zer? Agur Ben Hur! Neu naiz gero dena txukundu eta garbitu behar duena.

- Ongi da. Ongi da. Hartu...Bizkorra hau! Ez da gozez hilko, ez......

- Ez, ez! Ezta pentsatu ere anderea! Ez! Beragatik ere bi txanpon! Bai, bai. Berdin berdin ordaintzen dute haurrek ere... Ez duela mirakuluaulertuko? Ulertuko ez du bada! Eta horrela ez bada zuk zeuk azalduko diozu hasten denean...Zer?...Beno, tira! Hiru txanpon biengatik eta kitto...Emakumeak!! ... Eh! Zuek! bai, horko hoiek, behera, behera. Jaitsi hormatik ez baduzue harrika hastea nahi: (Bere kolkorako) Hau bai hau, ikusi behar dena! Bi txanpon, bi txanpon baino ez, Lazaroren mirakulua ikustera sartzeagatik. Bi txanpon... !

- Tira! Ikus dezagun orain non arraio dagoen mirakuluaren hilobia ze, lehengo egunean, leku batetan parau, bost ordu zain egon eta hara non mirakulua beste bateann izan zen. Argi ibili beharra dago... Oraingoan, ordea, onda ikasita daukat. Zorioneko Lazaro horren izena badakit, hortik galdetuta. Goiz-goizean altxatu, lehengoa heldu leku honetara eta hilobien artean bilatu dut "Lazaro" idatzita daukana aurkitu arte... Irakurtzen ez dakidanez, galdetu beharra izan dut: Hauxe da... bi ordu daramatzat zain aurreko hiladan, gero eta jende gehiago pilatzen ari da baina gaur ederto ikusiko dut nik ikusteko guztia.

- Eh, aizu! Ez bultzatu! ... ez bultzatzeko! Neure lekua da da hau eta hemendik ez naiz mugituko!

- Lasai, lasai, ez gaitezen hasi...Eh! Atzekook, ez bultzatu! Lasai! lasai!

-(....) Emakumea zarela? Hamen ez dago ez gizonezkorik ezta emakumezkorik ere. Hemen bakoitzak ahal duena egitea besterik ez dago (...) Bostt axola zait niri zu baxuagoa izatea. Hurrengoan goizago etorri eta aurreneko hiladan jarriko zara. Goizeko bostetan altxatua naiz ni! Baina, baina... ez bultzatzeko! Ez al dakizue hemen hilobia dagoela? Hementxe, nire oinetan dago irekita. Ederra egingo dugu barrura erortzen banaiz eta Jesusek bizidun bat aurkitzen badu hilobian... Akabo mirakulua! Tira... Egon geldi! Ez bultzatu!

- Hau jendetza! Nondik atera da hainbeste jende!

- Ez bultzatu!

- Eh! Zergatik ez doa atzeko norbait galdetzera ea noiz etorri behar duen. Hau luzatzen ari da.

- Hau errespeto gutxi! Ez daukagu egun osoa honetan emateko. Ordutegi finko jarri beharko zuten...

- Bai, egia da, egiteko asko daukagu denok... Ordutegi finko jarri beharko zuten...Eta zintzo bete!

- Hau bai hau! Hemen egon beharra mirakulu batengatik!

- Ez esan ez duzuela batere ikusi!

- Bai, halaxe da. Sekulan ez dut mirakulu bat ere ¡kusi.

- Isildu!

- Eh, mesedez! Joan dadila inor abisua ematera! Etor daitezela ja!

- Aulkiak, aulkiak. Bi txanpon aulki bakoitzeko. Aulki bat anderea? Kontu egin zuhur jokatu behar dela. Gerta liteke zu zorabiatzea hildakoa hilobitik ateratzen ikustean. Halakoetan hobe jezarrita egotea, lurrera eroriez gero burua apur dezakezu harri hoien aurka eta... eta akabo! Zeren, egunean mirakulu bat baino ez bait du egiten.

- Ja, ederki!... Umetxoak aulki bat erosi du, ezta? Kontuz ibili gero! Ez zaitez nire gainean jarri hortz zikin hoiek ez badituzu galdu nahi!

- Gastainak, gastain erreak, bero-beroak!! Hemen nago! Hementxe nauzue, gastain erreak! Gozo-gozoak, hilak berpizteko madura.

- Eh! Bota baten batzu Lazaroren hilobira estomagua berotuz joan dadin.

- Biraorik ez bota jauna, biraorik ez!

- Hor daude, hortxe! Badatoz, hortxe! Badatoz! Badator!

- Beitu, beitu! Hor dator!

- Azkenean ere!

- Lehenengoa, aurreko hori, ikusten? Hori da JESUS!

– Eta bestea? Baxu hori? Atzerago dabilena?

- Konturatzen zarete ze gaztea den?

– Aulkiak, aulkiak, bi txanpon aulki bakoitzeko.

- Isil hadi hi eta hire aulkiak nazlagarriok! Alde hemendik, ez didazu ikusten uzten...

- Ba...nik...ez dakit nola esan...altuago imajinatzen nuen...eta begiak ... ez dakit...zerago...zerago...

- Zuk imajinatzen zenuena deabrua zen. Buuuu!

- Ene, ikusi duzue? Ze sinpatiko! Keinu egin dit begiaz. Ikusi duzue?

- Horko hori, aldamenean daramana, bere ama da.

- Ai! Andere gizajoa, negar baten dago....

- Atzeko hori San Pedro da...beste hori San Pablo... eta hango hura ..... - San Juan, San Juan. San Juan da hori. Ederki ezagutzen dut nik, nire etxe ondo ondoan bizi da eta. Eh! Neu naiz...Hemen nago, eh!

- Horko hori, bai ederra! Ezta? Hori bizardun hori ...

- Ez dakizu nor den hori?

- Ba... ez. Zuk bai ala?

- Nola ez! Hain eder hori...Judas da!...

- Ah ... Lastima... hala ere ederra da!

- Kendu gainetik esku zikin hoiek. Berriro ere nire gainean jartzen bazara sudur polit hori zapuztuko dizut, entzun?

- Mesedez, mesedez, utzidazue ikusten ... belauniko jartzera doazela dirudi! - Jesus, Jesus! Egizu ogi eta arrainen biderketaren mirakulua! Onena da. - Jainkoaren izenean ... Ez egin biraorik, mesedez!

- Belauniko... denok belauniko... Judas keinua egiten ari da denok belaunika gaitezen!

- Eh! Aizu! Egizu besteok egiten duguna... bestela ez dut piperrik ere ikusten... belaunika zaitez behingoz!

- Ni ez naiz fededuna eta ez dut zertan horrelakorik egin behar.

- Ah, bueno, bueno... horrela bada!

- Isilduko al zarete? Ez dut ezer entzuten, ez dut aditzen zer esaten ari den.

- Harria altxatzeko agindua eman du... Beitu, beitu ... Denok ari dira bultzaka.

- Ene Jainkoa! Hau kiratsa! Baina... Zer arraio zegoen hor barruan?

- Ama, bota egin behar dut!...

- Jesus, gizajoa... ziri ederra sartu diote!...

- Ziria sartu... Zergatik diozu?

- Hiru egun daramatzala hilda esan diote... Baina usainagatik... Baietz hiru hilabete edo gehiago eraman!

- Ia orain zer egiten duen!

- Porrot egingo du, seguru. Ustelduegi dago gorpua.

- Nik, ordea, baietz diotsuet. Egin egingo duela.

- Lortuko duela diozu?

- Hcrixe! Lortuko duela!

- Eta zuk? Zuk ere uste duzu lortuko duela?

- Tira, egin dezagun apostu!

- Apostuak onartzen dira! Zu, eh zu, apostua agiten duzu, zk?

- Hiru txanpon, ederki. Eta zuk? Zuk, lortuko duela, ezta? Hiru txanpon. Nork nahi du apostu egin? Zuk, ez duela lortuko. Lortuko duela? Ederto! Bi txanpon. Lortuko du. Ez du lortuko. Lortuko du. Ez du lortuko... Hiru txanpon. Eta zuk jauna?

- Biraogile halakoa!

- Bah, bah, bah....!

- Zer esan du baina? Hainbeste zaratakin ezin izan dut tutik ere aditu!

- Zera esa du: "Lazaro, altxa eta martxa".

- Altxatu hori? Bai zera!

- Beitu, beitu, mugitzen hasia da!

- Nor? Nor? Nor mugitzen da? Aaaaah!

- Bai mugitzen ari da. Beitu, beitu... Altxatzen ari da, euliak hegaz ateratzen dira... Eta har guztiak hilobira bueltatzen ari dira...!

- Begiak ireki ditu... Guri begira dago!

- Zutunik jarri behar du... Orain...orain...

- Behera doa, behera doa.

- Orain, gora, gora...

- Zutunik dago.

- Enejainkoa! Zutik dago!

- Hitz egiten ari da, hitz egiten ... Lazaro hitz egiten ari da

- Mirakulua! Mirakulua!

- Gora Jesus! Gora Jaungoikoaren semea! (Irabazi dut, irabazi dut...). Gora Jesus!

- Amaitu egin da?... Seguru mirakulu bakarra egin behar zuela?... Ez du gehiagorik egingo?

- Egia esateko... azkarregi egin du!...

- Bai, agian azkar samarra egin du, baina ez didazue ukatuko mirakulu ederra izan denik! Honelakorik ez da egunero ikusten!

- Gora Jesus! Gora Jesus! Gora Jaungoikoaren Semea! Tira, tira, irabazi dut, irabazi dut. Dirua, dirua, bi txanpon heldu lapurrari!

- Nire garaian gauza habeagoak ikusten ziren.

- Hau baino mirakulu hobeagorik?... Tira ba! Nork egina?

- Juan Bautista. Azkoz ere hobeagoak egiten zituen Bautistak, bai horixe! Itzela zen! Burua moztu ziotelako... bestela... batek daki noraino helduko ote zen hura...

- Lapurra!... Lapurrari! ... Gora Jesus!

- Ez dut esan nahi ikusi duguna txarto egon denik, ez, baina ... ez dakit, experientzia falta zaio. Ez daki ikuskizuna ondo antolatzen, lau hitz, graziarik gabeko zeinu bat eta...kitto. Ez dauka mailarik. Ez, ez da gauza behar bezalako ikuskizuna burutzeko.

- Aaaah! Nire poltsa, nire poltsa... Lapurrari ... lapurrari ... heldu lapur horri... lapurrari, lapurrari....

 
Amaiera
 

teatro-testuak.com