Piarres Lartzabal

Pierres Lartzabal

Euskal idazle lapurtarra (Azkaine, 1915 - Ziburu, 1988). Zokoako erretore zela, euskal aldizkarietan kolaboratzen hasi zen. Bigarren Mundu-Gerran Alemania, Polonia eta Txekoslovakiako espetxeetan preso eduki zuten, eta itzulitakoan Erresistentziarekin kolaboratu zuen. Enbata talde nazionalista bere ekimenez sortu zen. Aljeriako gerrari buruzko artikuluak idatzi zituen, eta eztabaida gogorrak izan zituen Jon Miranderekin arrazakeria zela eta. ETAko eta haren inguruko iheslariak Ipar Euskal Herrira joaten hasi zirenean, Anai Artea elkartearen sorrera bultzatu zuen laguntzeko asmoz. Antzerti-lanak idatzi zituen (Bordaxuri; Hiru ziren, 1962; Senperen gertatua, 1964; Hila esposatu, 1965; Portu xoko; Mugari tiro; Sarako lorea; Merkatutik merkatura, Ifernuko dirua; etab.). Narrazioak (Urdea hil dugu, 1964; Mugako apez, 1968), ikerketak (Pierre Loti eta gu, 1960), lan politikoak (Nere mendixkatik: ETAko gudariez apez bat mintzo, 1978) eta pastoral bat (Orreaga, 1964). Euskaltzain osoa izan zen 1963az geroztik.

 

P. Lartzabalen Antzerki Lanak

Angles ginelarik

Lana eri Paper mende
Aralar Matalas Roxali
Basabeltz Nor da hobenduna Sarako lorea
Ibaņeta Orreaga Senperen gertatua
Ihauteriak Orria 778 Suedako neskatxa
Lartaun Otsoak artaldean Ziri-ziri

TEATRO TESTUAK