GASTIBELTZAREN KARABINAK  
Existitu ere egiten ez duen herri batentzako sinfonia

teatro-testuak.com

teatro-testuak.com

Izen bereko Marc Legasseren nobelaren moldaketa, 
Maskarada Antzerki Taldeak taularatua.

kartela
          Obra hau Lekeitioko Antzoki zineman izan zen estreinatua, 1985ko Abuztuaren 14an eta Euskal Herri osoan izan zen zirkuitatua bai eta kanpoko zenbait lekutan ere (Sitges-eko Antzerki Jaialdia) beti ere euskara hutsez.

Sinopsia:

Karlistaden garaian, Pertsonaia euskaldun bitxi batzuk ihes egin behar izaten dute, margo batetan sartuz, liberal patruila batekin topo egiten dutenean. Koadro horretan margoturiko itsasontzian bidaia luze bat egingo dute, lurrari bira osoa emanez: Cuba, Estatu Batuak, India... Abenturez beteriko bidaia horretan egoera eta pertsonaia arraroak, estrafalarioak, aurkituko dituzte: Blas Galarrisketa (euskaldun negrero damutua), azkeneko mohikano indiarrak (beren jatorria muhika-muxika-Mugican daukatenak), Konfucio Koxka pirata (txinatar printzesa baten eta Bermeoko sukaldari baten semea)... Istorioa benetan bitxia, estrafalarioa, zeinen bitartez Euskal Herria, euskaldunak eta euskarari buruz hitz egiten bait da era berezi eta barregarri batez.


TESTU OSOA (zip)

PARTEHARTZAILEAK

Aktoreak:
Patxo Telleria (eta Atrezzoa)
Lurdes Yarza
Imanol Agirre (Armak eta efektu bereziak)
Mikel Martinez (Atrezzoa)
Inaxio Tolosa
Peio Gutierrez (Eszenografia)
Mitxel Gorrotxategi
Marife Berrojalbiz (Atrezzo eta dantzak)
Aitor Mazo (Jantziak)

Eszenografiaren egileak: «SURGIN» haroztegia.
Jantzien egileak: Karmen Llubero eta Ana Gutierrez.
Dekoratuak: Rosa Sanchez eta Txaro Fontalba.
Karakterizazioak: Marta Larrañaga.
Musika: Oskorri.
Argiak: Ion Mesperuza.
Grabazio teknikoa: Karlos Zubiaga.
Gestioa: Marian Arruti.
Testuaren moldaketa: Santiago Burutxaga eta Karlos Panera Mendieta.
Euskarazko testua: Bernardo Atxaga.
Zuzendaria: Karlos Panera Mendieta.

Maskarada Antzerki Taldea

KOLABORATZAILEAK: Alfonso Sastre, Javier Sabadie, Jose Mari Tuduri, José Ramón Urrutxu, Javier Mazo, Marta Karlos, Jose Karlos Iribarren, Kepa Parra, Mikel Antza (honek azken momentuan ezin izan zigun agindutako laguntza eman, beste lan bat bete behar izan zuen eta. Guk berdin eskertzen diogu), Bilboko Udal Kirol Erakundea eta Lekeitioko herria, bertan hasi baiginen Karabina hauen lehenengo tiroak egiten. Maskarada taldeak bereziki eman nahi lizkioke eskerrak Mark Legasseri, obra honen gauzatzean eman digun laguntzagatik.

Etengabeko matxinada
Karlos "Maskaradaku"

Gastibeltzaren Karabinak berrirakurtzen dudan bakoitzean gure bertsio teatrala aberasteko aldaketa berriak etortzen zaizkit burura, eszenen eta pertsonaien konzeptzio berriak...

Beti pentsatu izan dut liburu horrek irudimena eta fantasia askatzeko txinparta daukala: karlistak, usareak, mohikar indiarrak, guruak, marahak, piratak, eskoba-biltzaileak... Hau da, pertsonai multzo miresgarri batez osaturik teatroa, zinea, telebisioa, etab. egiteko aukera ederra eskaintzen digun liburua. Hala ere, uste dut teatroa dela, bereziki, liburu honen magia biltzeaz gain magia hori jartzeko espresabide apropos bat.

«Existitzen ez diren» pertsonai horiek ia ikusi ahal izatearen sensazioa ematen digu teatroak, beraien ahotik egilearen testu nabarmenenak entzunez, espresabide hortan bizidun bihur daitezkeelarik antzespen bakoitzean. Etxe sorgindu antzekoa den teatroaren kutxa zaharrean antzesleak beren presentzia fisikoaz eta tresnak eta dekoratuak beren presentzia errealaz fantasia benetako bizitza bihurtzen dute.

Gure mugak kontutan harturik, «Karabinetan» ikusi izan duguna agertzen ahalegindu gara: barrokoaz, bitxiaz nahiz erretorikaz liluratzea; gaiaz eta arte-lanak gozatzea.

Gure herrialde honen eta munduaren ikuspegi erromantikoa; erromantiko prestuen gorazarrean: Victor Hugo, Lord Byron, baita abenturari handiena: Arabiako Laurence, etab...

Erromantiko kutsu hori moldaketa teatral guztian agertzen saiatu gara eta horretarako, bai «Karabinetan» eta bai Mark Legassen beste idazlan batzutan ere oinarritu gara, hala nola, «Pasacalles por un país que ni existe», «Los contrabandistas de Ilargizarra» eta abar. Koktel honekin batera obraren ardatz nagusia: askatasunaren aldeko etengabeko matxinada, iraultza, abentura, amodioa... Mark Legassek bere liburuaren hasieran aipatzen duen beltzez jantzitako anderea...
«Pabellón de los piratas del Cantábrico, emblema de los mutillak de Santa Cruz, la rebelión siempre anda por Euskal Herria a la tradicional usanza de la etxeko andre vestida de negro». (Buenaventura Durruti).

Legasse-Sastre elkarrizketa

Alfontso Sastre.- Elkarrizketari hasiera emateko, ea «Gastibeltzaren Karabinak»en estrenaldia zuk teatroarekin izan duzun lehen kontaktoa den jakin nahi nuke.

Marc Legasse.- Bai nire lehen kontaktoa da. Urduri samar nago, zeren eta oraingo honetan liburuen mundutik kanpo aterako bait da nire obra eta nire pertsonaiak bizirik ikusteko aukera izango dut eszenario baten gainean.

Sastre.- Esperientzia berri bat izango duzula diozu, eta eritziz oso interesgarria, eta euskal antzerkigintzarako ere oso esperientzia garrantzitsua ere izan litekela uste dut. Eta hau, ez diot zu aurrean zaudelako, jadanik eritzi hau esana daukat zenbait alditan ere eta dakizunez, «Karabinen» irakurle amorratua izan naiz bai bere lendabiziko bertsioan, bai orain Maskaradak presentatu duen teatrorako moldaketa irakurtzerakoan, gainera zuk idatzitako obraren zentzua oso ondo agertzen jakin duela iruditu zait.

Legasse.- Eskerrik asko Alfontso. Teatroari buruz zuk nik baino gehiago dakizu baina ni ere bat nator zurekin. Uste dut Maskaradak nire liburuaren mamia azaltzea lortu duela, hots, euskal senaren eta barne espiritualaren alderdi barrokoa, naif kutsua eta sinplezia.

Sastre.- Zure obran hainbat paradoxa aurkitzen ditugu, besteak beste, Euskal Herriaren ispiritua nabari zaion obra izanik Euskal Herriarengandik kanpoko erreferentzi askotaz baliatzen dela. Espaniar autore klasiko batek, Torres Narsok mota bitako komediak desberdintzen zituen: «Comedias a noticia» eta «Comedias a fantasía» deritzenak. Lehenengoetan gai historikoak erabiliko ziren eta «Comedias a fantasía» izenekoetan asmatutakoak, hots, gertatu gabeko gaiak, gai historikoetan eta gertakizunetan oinarritu gabekoak. Oso zail kokatu genezake zure obra multzo handi bi hauetako edozeinetan, horretan datza obraren paradoxikotasuna. Begien aurren nabarmentzen denari jarraiki, «Comedia a fantasía» batez ari garela pentsa genezake, alabaina, euskal notizian, Euskal Herriaren burruketan oinarriturik dago eta hauxe dugu zure obraren berezitasun paradoxikoa, edo barrokoa nahi baduzu, nire eritziz.

Legasse.- Nik gehiago ikusten dut «a fantasía» delako sailean. Izan ere, egilearen jazar-ideiak direla medio, guztiz iraulirik agertzen da egia historikoa eta historigileei ez diet bat ere aholkatzen bertan esaten diren gauzak hitzez-hitz aztertzea.

Sastre.- Zurekin ados nago zure obran fantasia gehiago dagoela esaten duzunean, baina fantasiaren aldeko apostua eginez errealitatearen eta irudimenaren arteko harreman bat dagoela ere esan dezakegu, halako irudimen dialektiko bat nabaritzen delarik, irudimen aldea biziki azpimarratuz, baina zure obra herri konkretu eta mugatu batez ari dela eta ez edozein herri kosmopolita edo urrutikoaz haintzat harturik, eta kontutan hartzekoa da hori obra honek inkorporatzen duen beste zenbait elemento fantastikoren bidez azaltzen zaigula.

Legasse.- Euskal Herriak mitika ekipaia haundi bat daroala uste dut; euskal mitoak ikasle asko izan ditu: Barandiaran, Caro Baroja eta hainbat gehiago, eta euskal mitotik eta mitikatik euskal mistika atera da, hau da, euskal mistizismo bat sortu dela uste dut, eta mistizismo honek eragin haundia du jendearengan, jende honek nahiago du hilik suertatzea euskalduntasuna uko egitea baino. Victor Hugok esan zuen euskaldun batentzat «euskaldun izatea» erlijio bat zela. Azken batean, nik egin nahi izan dudana eta Maskaradak ere, mistiko-mitiko-humoristiko nahaste barroko hau izan da.

teatro-testuak.com

TESTU OSOA (zip)

teatro-testuak.com