Eukrates

Eukrates Egipton ikasten ari zen greziar gaztea zen. Behin bidaia bat egin zuen Nilo ibaian zehar. Belaontzian beste biadaiari bat zegoen, gizon misteriotsu bat: buru gorri-gorria zeukan, ile arrastorik ez, eta soinean jantzi luze bat. Pankrates zuen izena. Gizon arraroa, bai, eta jakituna.

Belauntzia gelditzen zen bakoitzean, Pankrates uretara sartzen zen eta krokodiloen inguruan igerian hasten zen. Laztandu ere lasai-lasai laztantzen zituen. Eukratesek berehala jakin zuen gizon hura etzela arrunta, aztia zela, eta bere adiskidetasuna irabazten saiatu zen. Saiatu eta lortu. Laster ikasiko zituen haren sekretuetako batzuk.

Lehorreratu zirenean ostatu batera joan ziren. Aztiak erratz bati atorra luze bat jarri zion eta hitzok esan zizkion:

- "Joan zaitez ur bila".

Eta erratza, tipi-tapa, uraren bila joan zen pertsona balitz bezala. Ura ekarri ondoren aztiak beste agindu bat eman zion:

- "Txukundu gela eta prestatu janaria".

Eta erratzak, txitik esan gabe, tipi-tapa, agindua bete zuen. Gero aztiak beste zerbait esan zion ahapeka eta erratza Plaf! erratz arrunt bilakatu zen.

Eukrates adurra zeriola zegoen. Aztiaren ahalmen hori nahi zuen berak ere!

Bakarrik geratu zenean gazteak hitz miragarriak esan zituen:

- "Joan zaitez ur bila".

Eta pitxerra hartuta, tipi-tapa, iturrira abiatu zen erratza. Handik itzulita gero, "Orain zaude geldi" agindu zion Eukratesek. Alferrik. Han zebilen erratza ur pitxerkadak ekarri eta ekarri. Ekarri eta lurrera isuri. Eukratesek etzekien nola geldiarazi. Amorratuta, erratza erdibitu egin zuen. Okerrago! Hartara zati bakoitzak pitxerkada bat ekartzen zuen.

Aztia garaiz agertu izan ez balitz ito egingo zen Eukrates gizajoa.

Uf! Horrelako ahalmenak, batzuetan, kotxeak bezain arriskutsuak izan daitezke. Martxan jarri bai, baina gero........

Tira, bere hitza bete zuen behinik behin erbi harroak.

 

Ipuinak

Testuak (Hasierako orria)

www.komunika.net