Ikaro

Creta izeneko uharte batean oso gizon jakintsu bat bizi zen. Haren izena, Dedalo: etxegile eta artista aparta.

Haren ilobak ere bide beretsuari ekin zion eta, Dedalorekin ikasi ondoren, gauza ederrak egitea lortu zuen. Dedalo jeloskor zegoen, inbidiak erretzen, eta amorrualdi batean amildegi batetik behera jaurti zuen iloba 

- "Ene bada zer egin dut? Neure iloba hil dut"

Ez, ez zuen hil. Harrigarria bada ere, Atenea jainkosak hegabera bihurtu zuen gaztea, eta lurraren kontra jo baino lehenago, txiuuu hegan egin zuen. Inork etzuen haren gorpurik aurkitu.

Baina Dedalok etzekien hori. Berak, eta mudu guztiak, uste zuen iloba hil egin zuela, hiltzaile bat zela. Uhartetik nola edo hala ateratzea erabaki zuen. Etzen lan erraza; itsasoz ateraz gero soldaduek harrapatuko zuten beraz aukera bakarra airez ateratzea zen.

Dedaloren zaletasunik handiena gauzak asmatzea zenez, kainaberak eta lumak erabiliz, hegoak asmatu zituen. Hegoak, bai, beretzat eta Ikaro semearentzat. Tramankuluak lepoari itsasteko argizaria erabili zuen. Ihesari ekin aurretik, aholku bat eman zion aitak semeari:

- "Ez ibili beheregi, bestela zuhaitzen bat joko duzu eta. Baina ez oso gora joan, bestela eguzkiak argizaria urtu egingo du".

Baina Ikarok etzion jaramonik egin. Gora eta gora jo zuen, eta Dedalok esan bezala, eguzkiak argizaria urtu eta hegoak askatu egin zitzaizkion lepotik. Itsasora erori ziren luma guztiak, eta, jakina, Ikaro bera ere uretara amildu zen. Aitak hondartzan aurkitu zuen Ikaroren gorpua eta han bertan lurperatu. Amaitu zuenean hegabera bat pausatu zen hilobiaren gainean.

Egun hartatik aurrera Dedalori oso garratza egin zitzaion bizitza, ezin zituelako iloba eta semea burutik kendu.

 

Ipuinak

Testuak (Hasierako orria)

www.komunika.net