|
Behin
batean Konde batek seme bat zeukan. Semea kokolo hutsa zen, ez zuen
ezer ikasten. Ezin zuen.
Aitak hirira bidali zuen semea, irakasle partikular batengana, ea horrela zerbait lortzen zuen. Semea hiritik itzultzerakoan aitak galdetu zion:
Semeak beste urte bete egin zuen hirian. Oraingoan beste irakasle baten menpe. Urtea iragandakoan, gaztea berriz ere etxera.
Etorri zen mutila hirugarren urtean eta badakizue nola agurtu zuen aita: Gua, guau!
Kondea sutan zegoen eta etxetik bota zuen semea:
Gaztea basorik baso ibili zen eta halako batean gaztelu batera iritsi zen. Gazteluaren ondoan dorre garai bat zegoen eta zaunka hots izugarriak irteten ziren handik. Gaua gazteluan pasatzeko baimena eskatu zion gazteak etxeko nagusiari.
Gazteak gau osoa eman zuen dorrean txakurrekin hizketan eta hurrengo egunean nagusia harrituta, gaztea bizirik zegoela ikusirik. –esan zion gazteak– "jakin dut zergatik egiten duten txakurrek horrenbeste zaunka. Altxor bat gordetzen dutelako. Nola aurkitu ere esan didate". Sineskaitza zen, baina badaezpaere nagusiak:
Gaztea dorrera joan eta altxorraren bila hasi zen. Txakurrak ere han hasi ziren azterka. Berehala kutxa eder bat agertu zen, urrez eta zilarrez betetakoa. Gazteak aurkitutako guztia eraman zuen gaztelura eta txakurrek hanka egin zuten. Harrezkero gaztea oso aberatsa da eta gazteluko nagusiak agindutakoa bete zuen: alabarekin ezkontzeko baimena eman zion. |