|
Garai hartan Kriskitin-sugea zizare handi bat baino etzen, inori kalterik egiteko gai etzena. Gaur egun ordea ...... badakizue, haren pozoina hilgarria da oso, eta kontuz ibili behar da. Baina Kriskitin-sugea maltzurra etzen garai hartan edozeinek sartzen zion ziria, batez ere izarrek. Badakizue... zeruan egonda, beti distiratsu, nahiko harrotuta zeuden. Artizarra zen okerrena. Beti sugea irandu nahian:
Sugearen ahulezia ikusirik, Ama Lurrak narrastiari laguntzea erabaki zuen: Bi hagin luze eta pozoina eman zizkion. Baina ez pentsa Artizarra kokildu zenik ez horixe!!... adarra jotzen jarraitu zuen:
Burua ondo berotu zionean, sugeak kosk. Harrezkero Artizarrak eztu ikararik egin, geldirik dago, beti toki berberean. Argi geratu zen Kriskitin-sugea arriskutsua zela eta izarrak asko apaldu ziren. Hala ta guztiz ere, ehiztariek sugearen atzetik jarraitzen zuten; makilaz, eskopetaz... Borroka horretan jende asko hil zen, baina alferrik... Kriskitin-sugeari begirunerik etziotela ikusirik, Ama Lurrak mezu bat idatzi zuen zeruan. Artizarrari gainerako izarrei baino distira handiagoa eman zion. Begiratu zerura eta berehala ikusiko duzue. Kriskitin-sugearen aurrean arretaz ibili behar dela diosku. |