Koiotearen axolagabekeria
Garai hartan animaliek etzekiten zer zen gaua eta zer eguna. Behelaino antzeko batean murgilduta bizi ziren eta gaixoek ezin askorik ikusi. Arranoa, tira, moldatzen zen nolabait, baina koioteak, esatebaterako, etzuen tutik ikusten.

Lagunak ziren (Arranoa eta Koiotea) eta elkarrekin ibitzen ziren ehizan. Eskerrak horri bestela koiotea...goseak akabatuko zen.

Behin ilargiari eta eguzkiari buruzko ipuin zahar bat entzun zuten. Ohh! Argia!. Ilargiak eta eguzkiak argia ematen zuten! Argiaren itxaropenak liluratuta, haien bila abiatu ziren. Uuuufa! Zenbat kilometro egin ote zuten! Azkenbako bidea zirudien. Argi briztada bat ikusi zutenean jakin zuten iritsiak zirela. Leher eginda zeuden.

-"Begira, hau Kachina indiarren lurraldea da", azaldu zuen arranoak. "Dantzari beldurgarri horien erdian bi kutxa daude, batean ilargia omen dago eta bestean eguzkia".

Zain geratu ziren. Indiarrek dantzatzeri utzi eta lo hartu zutenean Arranoak eta Koioteak kutxak lapurtu eta ihes egin zuten. Bueltako bidean jakinmin izugarria etorri zitzaion Koioteari. "Nolakoa ote da ilargia? Nolakoa eguzkia? (...) Eta kutxak irekiko banitu?" Hark zeukan egonezina! "Begiratutxo arin bat baino ez diot egingo". Kriiii... Lehenengo kutxa ireki bezain laster, fiuu!, eguzkiak zerura egin zuen ihes: konturatu gabe eguna sortu zuen. "uauuuuu, ze ederra! Eta orain..... ilargia" Koioteak bigarren kutxa zabaldu zuen eta fiuuuu!, gaua zabaldu zen.

"Ganorabakoa! Txotxoloa! leloipurdia!"... Zer etzion esan Arranoak Koioteari!

 

Ipuinak

Testuak (Hasierako orria)

www.komunika.net